Ate irekien jardunaldiak forjan

Guaixe 2019ko api. 5a, 11:19

Brun forjariak lanean.

Gaur 17:00etatik 20:00etara, bihar 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta etzi 09:00etatik 14:00etara.

Artisautzaren Europako Egunak dira apirileko aurreneko astekoak. Ekimenarekin hainbat ogibideren eta artisauen lanaren sekretuak jendeari ezagutarazi nahi zaizkio. Horien aberastasun handia eta berezitasunaren berri ere eman nahi dute. Euren lantokiak publikoari zabalduko dioten artisauen artean Brun anai izurdiagarrak daude, euren forjan ate irekien jardunaldiak antolatu dituztenak asteburuan.

Adin guztietako bisitariek Brun forjarien lana bertatik bertara ezagutu eta haiekin praktikatzeko aukera izanen dute. Haurrendako tailerra ere antolatu dute. Gainera, forjaren interpretazio gunea bisitatzeko aukera izanen dute. Horrek forjaren ekoizpen prozesu guztia ezagutzeko aukera ematen du: harrobietan burni minerala ateratzea, sutegiko lanketa, guztiz landua dagoen arte. Kanpoko aldean dagoen erakusketa eta dokumental bat ikusteko aukera izanen dute bisitariek.