Etxarrik 3 puntu oso garrantzitsu lortu ditu

Guaixe 2019ko api. 8a, 12:33

Preferente maila. 26. jardunaldia: Etxarri 2 – Artajones 0

Preferente mailari eusteko borrokan, Etxarri Aranatzek 3 puntu oso garrantzitsu lortu ditu Artajones taldeari 2 eta 0 irabazi eta gero. Etxean jokatu zuten etxarriarrek eta lehen zatian hobe aritu ziren etxekoak. Hasieratik Artajones ongi estutu zuen Etxarrik eta hainbat gol aukera izan zituen. Horietako batean Luisek Etxarri aurreratu zuen. Bigarren zatian Artaxonako taldea berdintzera atera zen, baina Etxarrik ongi eutsi zuen eta Darlingen erdiratze bikain baten ondoren Xabatek Etxarriren aldeko bigarren gola sartu zuen. Eta horrela bukatu zen lehia, 3 puntuak etxean.

Preferente mailako liderra Burlades B taldea da (51 puntu). Etxarri Aranatz 12.a da (32 puntu). Asteburuan hain zuzen ere liderraren kontra ariko da Etxarri, Burlatan.