Etxarri Aranazko Udalak Utzubar industrialdea berritu eta modernizatu du “bertako industria eta ekonomia garapena bultzatzeko”. Hori lortzeko, argindar eta zuntz optikoko sareak lurperatu dira, zorua hobetu eta asfaltatu egin da. LED argiteria, arketen tapak ongi eta beharrezko seinaleztapen horizontal eta bertikala jarri dira. Lanek 181.673,77 euroko aurrekontua izan dute. Proiektuak Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuaren diru-laguntza jaso du (%50, BEZ kanpo). Gainerakoa udalak eta pabiloi jabeek hartu dute bere gain: udalak %10 ordainduta, eta %90 kontribuzio berezien bidez.