Preferentea: liderraren etxetik puntu bat ekarri zuen Etxarrik

Guaixe 2019ko api. 15a, 13:00

Preferente maila. 27. jardunaldia: Burlades 0 – Etxarri Aranatz 0

Asteburuan preferente mailako 27. jardunaldia jokatu zen. Etxarri Aranatzek Burlatan jokatu zuen, Burlades liderraren kontra, eta partida zaila aurreikusten zen. Burladesek lidergoari eustea eta Etxarri Aranatzek jaitsiera postuak atzean uztea; asko zuten jokoan bi taldeek. Partida oso lehiatuan, makina bat aukera sortu zituzten bi taldeek, Burlades liderrak bereziki, baina baloiak ez zuen kontrako atean sartu nahi izan. Etxarrik ongi eutsi zuen eta ongi zaindu zuen atea. Horrela, bi taldeei ongi etorri zitzaien puntu banaketarekin despeditu zen partida.

Preferente mailako lider jarraitzen du Burlades B taldeak (52 puntu), baina puntu eskas batera du Barañaingo Lagunak taldea (51 puntu). Etxarri Aranatz 12.a da sailkapenean (33 puntu), jaitsiera postuetatik 5 puntura. Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko, Aste Santuko oporrak baitira, baina hurrengo jardunaldian, apirilaren 27-28ko asteburuan, Etxarri Aranatzek 35 punturekin sailkapenean zortzigarrena den Itaroa Huarte taldea hartuko du San Donato zelaian.