Preferentea: Etxarrik berdindu egin zuen Itaroa Uharterekin

Guaixe 2019ko api. 29a, 11:51

Preferente maila. 28. jardunaldia: Etxarri Aranatz 1 – Itaroa Huarte B 1

Etxarri Aranatzek preferente mailari eusteko ahaleginetan tinko jarraitzen du eta Itaroa Huarte B taldearen kontrako partidan puntu bati eustea lortu zuen. San Donaton jokatu zen bi taldeen arteko partida eta lehen zatian etxeko taldea, Etxarri Aranatz, Itaroa Huarte baino hobe aritu zen. 22. minutuan Xabatek Etxarri aurreratu zuen eta aurreratzea lortu zuten etxarriarre, baina bigarren zatia hasi eta berehala berdintzea lortu zuen Itaroa Huartek. Une horretatik aurrera bi taldeek gol aukera ederrak sortu zituzten eta edonork lortu ahal izan zuen garaipena, baina bi taldeen defentsek eta atezainek lan bikaina egin zuten eta banakako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen partida.

Preferente mailako liderra Burlades B taldea da (55 puntu), Lagunak taldeari puntu bat aterata (54 puntu). Etxarri Aranatz 13.a da sailkapenean, 34 punturekin, jaitsiera postuak 3 puntura dituela. Hortaz, mailari eusteko puntuak pilatzen jarraitu beharko du taldeak. Hurrengo jardunaldian 27 punturekin sailkapenean azkena den Pamplona taldearen kontra ariko da Etxarri, eta partida garrantzitsua izanen da, jaitsiera postuak atzean uzteko borrokan murgilduta baitaude bi taldeak.