Ekoizleak plazan

Guaixe 2019ko api. 30a, 08:55

Zortzigarren urtez antolatu zen Amalur azoka.

Lehen sektoreak erakusleihoa izan zuen atzo goiz eta eguerdian Etxarri Aranazko plazan. Sakanako ekoizleak elkartzen dituen Belardi elkarteak antolatutako Amalurra azoka izan zen erakusleihoa. Begoña Goikoetxea elkartekideak esan digunez, azokak harrera ona izan zuen eta saldu zutela gaineratu zuen. Nabarmendu zuenez, “oso giro polita” egon zen azokan. Jendea eguerditik aurrera agertu zela gaineratu digu.

Azokako bisitariek ekoizleen esnekiak, gazta, karakolak, berdurak eta bestelakoak erosteko aukera izan zuten. Eta horrekin batera ekoizleen animalien erakusketa bat ikusteko aukera  izan zuten. Baita zaldi baten heziketa nola egin daitekeen ikusteko aukera ere izan zuten. Dastatzera eskainitako euskal txerri erreak eman zion goizari aroma eta zaporea.