Silvia Marañon Chasco eta Maria Saez de Albeniz Bregaña Etxarri Aranazko zinegotziek herria eta A Coruñako Teixeiro espetxea banatzen dituen 650 kilometroak egin zituzten aurreko asteburuan Luis Mariñelarena Garziandia preso etxarriarra bisitatzeko.
Bi zinegotziek Mariñelarenarekin bi orduz vis a visean egoteko aukera izan zuten. Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak urte askoren ondoren onartzen duen bisita ofiziala izan da. Teixeiro espetxeko zuzendariak harrera egin zien, baina ez zen zinegotziekin bildu.
Hala ere, Mariñelarenaren egoeraz dituzten kezkak helarazi zizkioten.
Etxarri Aranazko Udalak herriko gainontzeko preso guztiei bisita ofizialak egitea eskatuta dauka, baina oraingoz ez dute erantzunik jaso.