Andra Mari Ikastolaren VI. Binakako Lasterketan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2019ko mai. 16a, 12:04

Maiatzaren 25ean ospatuko da lasterketa eta ikastolako idazkaritzan eman daiteke izena

Maiatzaren 25ean jokatuko da Andra Mari Ikastolaren VI. Binakako Lasterketa, 19:00etatik aurrera. 5 kategoria ezberdinetan jokatuko da proba, eta LHko 5. mailatik beherako neska-mutikoek nagusi batekin hartu beharko dute parte. Aldiz, LHko 5-6. mailetatik aurrera, nahi dituzten bikoteak osatu ahal izango dituzte neska-mutikoek. Andra Mari ikastolak aurten 50 urte betetzen dituenez, 50. urteurrenaren kamiseta jantziko dute parte-hartzaileek.

Izena ematea zabalik dago Andra Mari ikastolako idazkaritzan (2 euro). Probaren egunean bertan izena eman ahalko da, 4 eurotan. Sari politak izango dira.