'Musika plaza' zikloaren lehenengo emanaldia bertan behera

Guaixe 2019ko mai. 20a, 11:39
The Upper Room taldea kontzertu batean. UTZITAKOA

Atzo egitekoa zen The Upper Room euskal gospel taldearen kontzertua Etxarri Aranazko plazan, baina kide baten gaixotasunagatik bertan behera gelditu zen

The Upper Room taldeak mustuko zuen Etxarri Aranazko aurtengo Musika plazan zikloa, baina herriko kultur zerbitzuak sare sozialen bidez jakinarazi zuenez, taldekide baten gaixotasunagatik kontzertua bertan behera gelditu zen.

Datorren igandean, maiatzaren 26an, Esku harriak Oteizaren (h)aria dantza, musika eta bertsolaritza uztartzen dituen ikuskizuna izanen da, 19:30ean, Zelai berriyen.