Haurren eguna, euskal astea hasteko

Guaixe 2019ko mai. 24a, 13:32
Haur eta gurasoak plazako jolas parkean.

Larunbatetik larunbaterako egitaraua prest dago.

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak antolatutako euskal asteari haurren egunak emanen dio hasiera bihar. 10:00etan aurpegi margotzea eginen dute. Eguerdian, berriz, Nomada blanco rojo antzerkia ikusteko aukera izanen da. Haurrendako bazkaye 14:00etan izanen da. Ondoren, 16:30ean, jokubek izanen dituzte. 19:00etam ikastolak antolatutako atletismo proba jokatuko da. Hura bukatuta, kontzertuak gaztetxean: State Alerta eta Non Servium. Udalak biharko antolatutako zuen toponimia ibilbidea eguraldi iragarpenagatik atzeratu egin da.

Euskal asteari segida emateko, ostegunean, Erraiak film laburra ikusteko aukera izanen da. Heldu den ostiralean, berriz, 20:00etan, pintxo-potea eta Txikiren bakarrizketa iragarri dute. Horiek larunbateko euskal festaren atarikoak izanen dira.