Udal eta foru hauteskundeak 2019

Maizek Marañoni emanen dio aginte makila

Guaixe 2019ko eka. 1a, 12:09

Etxarri Aranazko udaletxea.

EH Bilduren alkatetzaren zerrendan alkateaz aparte beste bi zinegotzik dute eskarmentua udal kudeaketan. Maider Goñi Errazkinen eta Eneka Maiz Ulaiarren ondoren Silvia Marañon Chasco herriko 3. emakumezko alkatea izanen da.

Etxarri Aranatz
Udal hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 1.943   1.946  
Parte hartzea 1.397 % 71,90 1.402 % 72,04
Abstentzioa 546 % 28,10 544 % 27,96
Boto baliagarriak 1.339 % 95,84 1.320 % 94,15
Boto baliogabeak 58 % 4,15 82 % 4,21
Zerrendei emandakoak 1.173 % 83,96 1.133 % 80,81
Boto zuriak 166 % 11,88 187 %13,33
Hautagaitza Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
EH Bildu 1007 (% 75,21) 10 944 (% 71,52) 9
NA+ 166 (% 12,40) 1 189 (% 14,32) 2
         
Foru hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 1.944   1.946  
Parte hartzea 1.413 % 72,68 1.414 % 72,66
Abstentzioa 531 % 27,31 532 % 27,33
Boto baliagarriak 1.402 % 99,22 1.398 % 98,86
Boto baliogabeak 11 % 0,77 16 % 1,13
Zerrendei emandakoak 1.393 % 98,58 1.376 % 97,31
Boto zuriak 9 % 0,64 22 % 1,55
Hautagaitza Botoak   Botoak  
EH Bildu 691 % 49,29 755 % 54,01
Geroa Bai 456 % 32,52 279 % 19,96
NA+ 147 % 10,49 167 % 11,94
PSN-PSOE 39 % 2,78 28 % 2,00
Ahal dugu 34 % 2,43 125 % 8,94
I-E 19 % 1,36 7 % 0,50
Vox 2 % 0,14    
UpyD     1 % 0,07


EH Bilduk alkatetza berretsi du Etxarri Aranatzen. Eta botoetan eta boto portzentajean gora eginez lortu du. Koalizioak 1.007 boto eskuratu zituen (% 75,21), 63 boto gehiago (% 6,67). PPri Navarra Sumaren hautagaitzak hartu zion lekukoa eta 166 boto lortu zituen (% 12,44), 2015ean baino 23 boto gutxiago (% 12,16). Popularrak zinegotzi bakarrarekin gelditu dira. Aztertzekoa litzateke emaitzetan zein eragin izan zuen hauteskundeen aurreko astean PPk herrian antolatutako mitina. Antzeko errolda mantenduta, parte-hartzea 0,15 igo zen, % 71,9. Boto baliogabeak 58 izan ziren (24 gutxiago, % 29,26). Boto txuriak, berriz, 166 (% 11,22).

Udalaren osaera
Euskal Herria Bildu
1. Silvia Marañon Chasco
2. Lur Iosu Larraza Lopez
3. Maria Saez de Albeniz Bregaña
4. Unai Artieda Estanga
5. Goizeder Castellano Olea
6. Jesus Razkin Ijurra
7. Maria Anunciacion Lopez Urmeneta
8. Arturo Carreño Mundiñano
9. Amagoia Lizarraga Perusqui
10. Araceli Erdozia Anso

Navarra Suma
1. Manuel Eugenio Leal Villadangos

Parlamentua
Foru ganbera berritzeko hauteskundeetan EH Bilduk jaso zituen etxarriarren boto gehien: 691 (% 49,29), duela lau urte baino 64 gutxiago (% 8,48). Geroa Bairen aldeko babesek gorakada handia izan zuten, 177 boto gehiago (% 63,44), 456 botora iritsi arte (% 32,52). Navarra Suma izan zen etxarriarren 3. aukera 147 botorekin (% 10,49), 2015ean koalizioko hiru alderdiak euren kabuz aurkeztuta baino 20 boto gutxiago (% 11,97). PSNk 39 etxarriarren botoak eskuratu zituen (% 2,78), 11 gehiago (% 39,29). Ahal Dugurendako 34 izan ziren (% 2,43), 91 boto gutxiago (% 72,8). I-Ek 19 boto eskuratu zituen Etxarrin (% 1,36), 12 gehiago (% 171,43). Azkenik, Voxendako 2 boto izan ziren (% 0,14). Aldaketaren gobernuari eutsi dion laukoak Etxarri Aranatzen 1.200 boto eskuratu dituzte, 2015ean baino 34 gehiago (% 2,91). Parte-hartzea % 72,69 izan zen, 2015ean baino 0,03 gutxiago. Boto baliogabeak 11 izan ziren (5 gutxiago, % 31,25). Boto txuriak 9 izan ziren (13 gutxiago, % 59,09).

Europa
Kontinenteko hauteskundeetan ere EH Bildu izan da etxarriarren aurreneko aukera: 741 (% 53,77), 2014ko deialdian koalizioa Herriek Erabaki hautagaitzan aurkeztu zen 125 boto gutxiago eskuratuta (% 20,29). Geroa Bairen aukeraren alde 302 etxarriarrek egin zuten (% 21,92). Ahal Dugu izan da hirugarren aukera europar hauteskundeetan etxarriarrendako: 102 boto (% 7,4), 61 gehiago (% 148,78). 78 etxarriarrek PSNri eman zioten botoa (% 5,66), 60 gehiago (% 333,33). PPrendako 74 boto izan dira (% 5,37), 12 gutxiago (% 13,95). Juntsek 19 boto eskuratu ditu (% 1,38). Ciudadanosendako, berriz, 14 izan dira (% 1,02). Azkenik, Voxek sei eta CPEk 1 jaso dituzte. Parte hartzea 24,33 puntu handitu da, % 71,6ra izanik.

Gertutik
“Hirigintza plan berria egin nahi dugu”

Egun zinegotzi den Silvia Marañon Chascok San Adrian bezperan hartuko du alkate kargua. Igandeko emaitzez galdetuta, Marañonek esan digunez, “balorazio oso ona da, inoiz baino boto gehiago lortu ditugu. Ez dakit psikologia-muga den, baina 1000 boto baino gehiago jaso ditugu. Inoiz ez dugu horrelako emaitzarik lortu”. EH Bilduk 10 zinegotzi izanen ditu udal berrian; buruan ideiaren bat baldin badute, baina oraindik ardurak ez dituzte banatu.

Legegintzaldi berrirako asmoez galdetuta, Marañonek esan digu hirigintza plana berritu nahi dutela: “oso zaharra da. Berritu eta gaur egungo egoerara egokitzeko garaia da. Gauzak beste modu batera izanen zirela pentsatuz egin zen bere garaian eta orain hirigintzaren ikuspuntua asko aldatzen ari da. Erronka oso handia izanen da”. Basogintza planari segida emanen diote. Ordenantza batzuk egiteko asmoa aurreratu du. Hiltegi ondoan eraldaketa gunea sortzeko asmoa dute udalean, hiltegiko kooperatibistek eta ez direnek ere erabiltzeko aukera izanen duten azpiegitura. “Sakanari begirako proiektua izanen da”. Abiadura Handiko Trenaren egitasmoa zertan den zainduko dute udaletik.

Nafarroako Tokiko Administrazio Maparen aldaketak aukera ematen du Sakana Eskualde bihurtzeko. Horretaz galdetuta Marañonek esan digunez, “oso pozik gaude aldaketa horrekin. Legegintzaldi honetako lorpen handi bat izan da Nafarroan hori lortzea. Aldarrikapen zaharra zen. Erronka handi-handia izanen da. Gu Eskualde gisa eratuak gaude. Uste dut Eskualde sentimendua dagoela. Sakanako Mankomunitatea Eskualde lanak egiten ari da. Ez dugu aldaketa handirik izanen”.  Erabiltzaileendako “onerako aldaketa” izanen dela uste du.

Informazio gehiago hemen.

Erlazionatuak