Bakaikoa Sanferminetako lau t’erdira

Guaixe 2019ko mai. 31a, 11:02

Bihar Victor izango du aurkari Sanferminetako lau t’erdiko atarikoan, Labriten (17:00, ETB1)

Egutegian egunak aurrera doaz, eta ia konturatu gabe ekainean gaude, San Ferminak hasteko hilabete baten faltan. San Fermin egun handian jokatzen da Sanferminetako lau t’erdiko finala eta dagoeneko hasia da txapelketa. Egunotan txapelketako atarikoak jokatzen ari dira, eta Baiko pilota enpresako adarrean Joanes Bakaikoa pilotaria larunbatean sartuko da lehian, atariko horretako batean. Etxarri Aranazko aurrelariak Victor errioxarra izango du arerio larunbatean Labriten jokatuko den partidan. Horretaz gain, Sanferminetako lau t’erdiko beste atariko bat hartuko du Labritek eta partida horretan Artolak Agirre izango du aurkari.

Joanes Bakaikoaren eta Victorren arteko lehia gogorra aurreikusten da. Irabazten duenak Lasoren kontra jokatuko du ekainaren 15ean Zubirin, eta partida horretako garaileak Olaizolaren kontra aritu beharko du ekainaren 23an Beasainen. Aldiz, Artola eta Agirreren arteko lehiako irabazleak Urrutikoetxearen kontra jokatuko du ekainaren 14an Arrigorriagan, eta egun horretako irabazleak Bengoetxea VI.a izango du aurkari Muskizen. Bi adarren irabazleek finalerdia jokatuko dute, ondoren, ekainaren 29an Barañainen.

Aspeko adarrean final zortzirenak jokatuko dira zuenean. Elezkano II.ak Peio Etxeberria izanen du aurkari, eta partida horretako irabazlea Altuna III.aren kontra ariko da. Beste adarrean, Jakak Irribarriaren kontra jokatuko du ekainaren 16an Beasainen, eta irabazleak Ezkurdia izango du zain. Ondoren, bi adarretako irabazleak elkarren kontra ariko dira ekainaren 28an Sopelan. Aspeko adarreko txapeldunak eta Asegarcekoak Sanferminetako lau t’erdiko finala jokatuko dute uztailaren 7an Labriten.