Finalista eguna igandean Etxarrin

Guaixe 2019ko mai. 31a, 12:00

Mendizaleak 9:00etan aterako dira plazatik eta mendi martxa egin ostean Auntzetxen finalista ekitaldia egingo dute

Etxarriko Udaberri eta Larrañeta taldeetako mendizaleak bildu eta igandean elkarrekin ospatuko dute Finalista Eguna, Etxarri Aranatzen. Igandean goizeko 9:00etan jarri dute hitzordua, Etxarri Aranazko plazan, eta buelta ederra emango dute mendian. Tartean, Auntzetxen geldialdia egingo dute, hamaiketakoa hartzeko, eta ondoren herrira jaitsiko dira. Asko euren elkartean bazkaltzera bilduko dira.