Gidaria onik autobian istripua izan ondoren

Guaixe 2019ko eka. 3a, 10:17

Gidariak, 36 urteko iruindarrak, ez zuen minik hartu.

Sakanako Autobian (A-10), Etxarri Aranatz parean eta Arbizurako norabidean, auto istripua izan zen atzo goizaldean. Foruzaingoak zabaldu duenez, autoa bidetik atera eta erdiko landaretza eta babes-hesiaren hasiera jo zituen eta, ondorioz, autoak hainbat buelta eman zituen azelerazio errailean gelditu zen arte. Ezbeharrean autoak gurpiletako bat galdu zuen, beste bat auto bati jo zuen. Bigarren autoko gidaria ere onik atera zen. Foruzaingoaren lehen hipotesien arabera lanetik bueltan zihoan gidariak lo hartuko zuen.