Etxarriarrek finalista eguna ospatu zuten

Guaixe 2019ko eka. 5a, 11:31

Etxarri inguruetan mendi buelta egin eta Auntzetxen bildu ziren hamaiketakoa hartzera

Etxarriko Udaberri eta Larrañeta taldeetako mendizaleak bildu eta igandean elkarrekin ospatu zuten Finalista Eguna, urteko festatxoa. Horrela, igandean Etxarriko plazan elkartu eta buelta ederra eman zuten mendian. Auntzetxen geldialdia egin zuten, giro ederrean hamaiketakoa hartzeko, eta ondoren herrira jaitsi eta asko euren elkartean bazkaltzera bildu ziren.