Animazioa euskal festan

Guaixe 2019ko eka. 4a, 15:29

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak antolatutako euskal astea despeditzeko euskal festa izan zen larunbatean. Eguerditik aurrera nabaritu zen animazioa. Baserritarrez jantzitako gazteak herri kiroletan neurtu ondoren, kantu poteoa izan zen eta plazako estalope berriak bere aurreneko herri bazkaria hartu zuen. Elektro txarangarekin batetik bestera mugitu ziren gazteak eta iluntzeko kontzertuek gazte ugari erakarri zituzten.