Errenta aitorpena euskaraz egin dutenen kopurua % 10 hazi da

Guaixe 2019ko eka. 12a, 10:25
Etxarri Aranazko ikuspegia Bakaikuko maiatzetik.

Etxarri Aranazko Udaletik, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin (UEMA) batera, etxarriarrak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina egiten du urtero

UEMAk urtez urteko datuak konparatu ditu. 2012 eta 2017 urteen artean euskaraz egindako errenta aitorpenak % 10eko hazkundea izan dute, % 3,73 izatetik % 13,98 izatera pasa da kopurua. Eneka Maiz Ulaiar jarduneko alkateak esan duenez, “igoera handia da, baina oraindik ere asko dugu hobetzeko”.