Mahaira eseri, merendatzen hasi eta bost minutuko zaparrada bat. Horrek kuadrila batzuk Andra Mari ermitaren ingurua utzi eta elkarteetan aterpea hartzera bulkatu zituen. Gehienak, ordea, han gelditu ziren patroiaren eguna ospatzen. Giro hotza gelditu zen eta herrira lehenago jaitsi ziren etxarriarrak, giro ederrean. Igandean San Adrian ospatuko dute etxarriarrek.