Etxarriarrek igandean euren egun handia ospatu zuten, San Adrian. Eguraldi bikainarekin, jende asko elkartu zen basoan. Udalak gosaria, fritada, eskaini zuen lehenik. Ondoren 1.500 litro ardo banatzen hasi zen. Ermitan eguerdian meza izan zen eta ondoren dantzarien saioak izan ziren. Mahai askotan postre garaian piperropilak atera ziren. Aurreneko jota eta porrusalden ondoren, hamar kintok dantzaki bana banatu zuten eta giro ederrean 5 kilometroko herrira arteko kalejira egin zen.