Aspek ez dio Adur Lasari kontratua berrituko

Guaixe 2019ko eka. 18a, 11:53

Pilotari etxarriarrari ekainaren 24an despeditzen zaio kontratua eta Eibarko enpresak ez dio berrituko

Adur Lasa pilotari etxarriarrak Asperekin duen ibilbidea ekainaren 24an despedituko da. 25 urte ditu Adur Lasak eta duela bi urte debutatu zuen Eibarren, afizionatuetan ibili ondoren eta Garfe enpresako hainbat jaialdietan parte hartu eta gero. Azaroan Adur Lasak mina hartu zuen, Akilesen tendoia apurtu zuen, eta ordutik osatzen zebilen etxarriarra, baina Aspek azaldu dio ez diola kontratua berrituko.