Apaizetxeko kapera mustuko da

Guaixe 2019ko eka. 20a, 15:06

Etxarriarrak elizaren ondoan. Araña kalean pixka bat aurrerago dagoen apaizetxean dago kapera berria.

Gaur, 19:00etan, gotzaina bertan dela izanen da.

Garai batean ikastola eta urteetara ludoteka hartu zuen apaizetxeko espazioa kapera bihurtu dute. Francisco Perez Gonzalez gotzaina etorriko da kapera berria sakratu egitera. Astez joaten den jende kopuruarendako eliza handiegia gelditzen da eta berogailuan asko gastatzen da. Astegunetan erabiliko dute gaur mustuko duten kapera.