Triku Trail beroa, hunkigarria eta errekorduna

Guaixe 2019ko uzt. 1a, 13:47

Beroarengatik ordu bat lehenago abiatu zen Etxarri Aranazko Triku Trail mendi lasterketa. 244 korrikalarik parte hartu zuten

Iñaki Olano (1:47:37) eta Oihana Kortazar (1:57:04) izan ziren txapeldun handiak, eta Joxeja Maiza (1:59:16) eta Haizea Ramirez de Alda (2:22:45) lehen sakandarrak. Ander Unzurrunzaga probako lehen beteranoa izan zen. Lasterketa hasi baino lehen lan istripuz zendutako Raul Andres Cuesta korrikalaria omendu zuen antolakuntzak.