Osasuna Fundazioak Etxarri Aranazko Udalaren eta futbol taldearen laguntzarekin antolatuta, aurreko astean burutu zen Osasuna futbol campusa Etxarri Aranatzen, astelehenetik ostiralera, 8:45etik 14:00etara. Guztira 4 eta 12 urte bitarteko 27 mutil trebatu ziren futbolaren nondik norakoetan Etxarri Aranazko San Donato zelaian, Aitor Lanas zuzendariarekin eta Imanol Lobo eta Jokin Bereziartu monitoreekin.