Irati Igoa Sanferminetako Pala Txapelketan

Guaixe 2019ko uzt. 5a, 11:43

Iruñeko Peñen Federazioak Labrit pilotalekuan antolatutako Pilota eta Pala Txapelketan 6 bikotek hartuko dute parte, 3 gizonezkok eta 3 emakumezkok. Tartean dago Irati Igoa Sesma palista etxarriarra. Asteazkenean finalerdiak jokatuko dira eta ostegunean finalak

Labrit pilotalekuan emakume pilotari eta palisten presentzia geroz eta handiagoa da. Laboral Kutxa Master Cup Emakumezkoen San Fermin Pilota torneoaz aparte, emakumezkoen pala txapelketa eta gizonezkoen pilota txapelketa hartuko du Labrit pilotalekuak, Iruñeko Peñen Federazioak hainbat entitateren laguntzarekin antolatuta.

Guztira 6 bikote ariko dira, 3 emakumezko eta 3 gizonezko, eta tartean dago Irati Igoa Sesma palista etxarriarra. Igoak Saraguetarekin osatuko du bikoa, eta  uztailaren 10ean, asteazkenarekin, Iruñeko peñen txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Labriten, 17:30ean. Espinal eta Ardanazen kontra. Igoak aitortu digunez, "bi aste eramaten ditut pala hartu gabe eta aste hionetan topera ariko naiz sanferminetako pala partida prestatzen. Partida gogorra izango da, baina aukerak egon, badaude". Eta 19:00etan, gizonezkoen pilota txapelketan, Xalak eta Azanzak Ongay eta Martinezen kontra jokatuko dute.

Uztailaren 11n, finalak jokatuko dira. Emakumezkoen paleta gomako finalean, Murillok eta Azanzak bezperako partidan irabazle izandako bikoa izango dute zain. Ea Irati Igoak bertan egoterik duen. Gizonezkoen pilota txapelketan, Olazabalek eta Pascualek bezperako irabazleen kontra jokatuko dute. Finalean sarrerengatik jasotzen dena Hiru Hamabi elkarteari emango zaio.