Kultur etxearen estalopearen intimitatean

Guaixe 2019ko uzt. 17a, 12:56
Zuriñe Hidalgo eta Fran Urias 'Hasiera' diskoaren aurkezpenean. HESIAN TALDEA

'Estalopeko hotsak' zikloaren bigarren emanaldia eginen dute Fran Urias eta Zuriñe Hidalgo abeslariek

Garilaren 4ean mustu zuten Estalopeko hotsak Etxarri Aranazko kultur ziklo berria. Udako arratsaldeetan emanaldiak eskaintzeko sortu zuten zikloa Etxarri Aranazko Udaleko Kultur zerbitzuak eta Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak. Gainera, protagonistak artista etxarriarrak dira. Hortaz, Xabier Artiedo aktoreak mustu zuen zikloa Everybody needs Herores! ikuskizunarekin, eta gaur, garilak 18, Fran Urias Hesian taldeko kide etxarriarrak Zuriñe Hidalgo abeslariarekin kontzertu akustikoa eskainiko dute.

Akustikoan
Fran Urias eta Zuriñe Hidalgo kontzertu akustikoa eskainiko dute gaur, 20:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxeko estalopean. Urias etxarriarrak aitortu du urduri dagoela. "Etxean jotzea berezia da. Lagunak, familiakoak eta etxekoak daude". Presioa nabaritzen duela esan du: "lagunak oso kritikoak dira".

Hesian taldeko bi kideak ohituta daude horrelako kontzertuak ematera, izan ere, Hasiera disko berriaren aurkezpen emanaldi akustikoen bira batekin egn zuten. "Bereziak izan ziren. Kontzertua baino hitzaldi musikatuak deitu genien". Disko berriko abestiak jotzen zituzten, biata zaharrak ere. "Intimoak ziren". Kontzertu akustikoetan , beraz, intimitate hori bilatzen dute. "Instrumentuen laguntza ez dagoenez, zerbait gehiago eman behar duzu". Jendearekin egonteko emanaldiak zirela esan du Uriasek.

Etxarri Aranatzen egingo duten kontzertu akustikoan hamabost bat abesti joko dituzte. Disko berritik hainbat joko dituzte, berria delako, baita bertsioren bat joko dutela esan du Uriasek: "Intimitate hori bilatzen saiatuko gara". Jendearekin txantxetan ibiltzeko aukera gehiaog izango dutela aitortu du. Gainera, "beti komentatzen dugu zerbait, idatzi genuen une jakinari buruz hitze egiten dugu, edo gaiarekin eta herriarekin bat egiten duenean komentatzen dugu...". Hala ere, Etxarri Aranazko kontzertuan "musikak protagonismo" gehiago izango duela esan du Uriasek. "Oraindik e zidtugu abestiak aukeratu. Betiko eztabaida izaten da. Niri abesti batzuk gustatzen zaizkit, eta berari beste batzuk".

Akustikoak egitea gustatzen zaie, lekua "ongi hautatzea" omen da gakoa: "inoiz tokatu zaigu akustiko bat egin behar izatea festa giroan eta ez du bat egiten. Jendea dantzatzeko gogoekin dago, eta guk ez dugu momentu horretan hori eskaintzen". Emanaldi lasaiak direla azaldu du Uriasek, eserita ikustekoak. "Hori da plana". Hortaz, Estalopeko hotsak zikloan jotzean lekuarekin eta giroarekin "asmatu" dutela uste du: "formatua eta lekua egokiak dira".