Ikastolak emanen die hasiera festei

Guaixe 2019ko abu. 2a, 10:36

Andra Mari ikastolak 50 urte betetzen dituela eta, berak piztuko du ospakizunen hasierako etxafigua. Udalak 71 ekitaldi programatu ditu zazpi egunetarako.

Mende erdia bete duen hezkuntza proiektuari eman dio Etxarri Aranazko Udalak festen hasierako etxafigua pizteko ardura. Andra Mari ikastolakoek “poz handiz” hartu dute eskaintza eta eskerrak eman dizkiote udalari. “Euskaraz hezi eta hazteko ametsa egia bihurtu duten ikastolaren sortzaileak, familiak, langileak, bidelagunak eta ikasleak ditugu batez ere gogoan”. Gaineratu dutenez, “irudikatzen zaila egiten zaigu ikastolarik gabeko Etxarri euskalduna. Dudarik gabe, Etxarriko euskararen historian eta hezkuntza-ereduan toki nabarmena du ikastolak: auzolanean, gurasoen parte hartze zuzenean, euskalgintzan, irakaskuntza-sistema berritzailean, herrigintzan…” Ikastolatik aurreratu dutenez, hamarren bat pertsona izanen dira udaletxeko balkoira aterako direnak. Sortzaileekin batera ikastolako komunitateko gaur egungo ordezkaritza izanen da: irakasleak, gurasoak, langileak, ikasleak. Komunitate guztia balkoian egon ezin denez, ikastolatik dei egin diete komunitateko kide izan eta diren guztiei festen hasierara joateko, eta soinean 50. urteurreneko kamiseta jantzita eramateko.
 
Egitaraua
Agorrilak 2, ostirala
17:00etan Etxarri Aranazko I. Mus txapelketa, plazan.
19:00etan Pilota eta pala partidak. Gure Pilota elkartea.
23:00etan Amnistian gaube. Pablo Haselen kontzertua eta Kanito Zaitez dj, plazan. Sakanako AEM.

Agorrilak 3, larunbata. Etxia! egune
09:00etan Ehiza-ibilbidea. Muxar Ehiztari Taldea.
10:00ean Festetako areto futboleko txapelketako kontsolazio finala eta finala. EGA.
12:00etan 2018an jaiotako haurrei zapi-banaketa.
13:00etan Festa hasierako suziria. Kalejira Etxarri Aranazko erraldoi eta buruhandien konpartsa, Etxarri Aranazko gaitari eta Txorongo txarangarekin.
14:00etan Txorongo txarangarekin kontzertua, plazan.
17:30ean Kalejira, Txorongo txarangarekin.
18:30ean Etorkizuna Euskal Dantza taldearen ikuskizuna, plazan.
20:00etan “Denok batera presoak etxera” manifestazioa. Sare.
20:00etan Salbea Andra Mari ermitan, Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Parrokiako Abesbatzak kantaturik. Eliza.
20:30ean Auzatea: Hartzabal, Etxe-Azpi, Udaberri, Larrañeta eta Karrikestu elkarteek prestaturik.
20:30etik 22:00etara Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30etik 04:30era Dantzaldia Tximeleta taldearekin.

Agorrilak 4, igandea. Arañaz elkartien egune
10:30ean Dianak Etxarri Aranazko gaiteroekin.
11:30ean Auzatea, Gure-Etxea elkarteak prestaturik.
12:00etan Meza nagusia. Eliza.
12:30ean Herri-kirolak, plazan. Sakanako Aizkora Eskolako ikasleen erakustaldia. Apustu konbinatua: aizkoran, harrian, trontzan eta korrikan.
12:30ean Etxarriko Erraldoiak eta Buruhandiak.
13:30ean Kresala taldearen musika ikuskizuna.
18:30ean Rock Star taldearen kontzertu antzerkitua.
20:00etan Saiheski-jana, gaztetxean. EGA.
20:00etatik 22:30etara Dantzaldia Kresala taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
22:30etik 00:00etara Kontzertua: Tokan2 La Polla. Festa Batzordea.
00:00etatik 02:30era Dantzaldia Kresala taldearekin.

 Agorrilak 5, astelehena. Kuadrillaan egune
10:30ea Dianak txarangarekin.
11:30ean Auzatea, Etxe-Azpi elkarteak prestaturik.
12:00etan Haurrendako apar-festa (bainujantzia eta txankletak eraman).
12:30ean Bertso-saioa, plazan: Julio Soto, Eneko Lazkoz, Jone Uria eta Xabat Illarregi.
13:00etan Etxarriko Buruhandiak eta japoniar bonbak.
15:00etan Herri Bazkaria, plazan. Festa Batzordea.
17:30ean Bordetxe abere zirkua.
19:00ean Kalejira gaztetxetik. EGA.
20:00etik 22:00etara Dantzaldia Trikidantz taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:00etatik 03:00etara Dantzaldia, Trikidantz taldearekin.

Agorrilak 6, asteartea. Haurren egune
11:30ean Auzatea, Udaberri elkarteak prestaturik.
11:30etik 13:30era Jolas-parkea haurrendako.
13:00etan Etxarriko Buruhandiak.
13:00etan Euskorleans taldearen musika saioa.
17:00etan Futbol-plaza txapelketa, kale nagusian.
17:00etatik 19:00etara Jolas-parkea haurrendako.
19:00etan XXVI. Play Back txapelketa, plazan. Sariak: koreografia onenari, 100 euro; euskal abesti onenari, 100 euro; parte-hartzen duen talde bakoitzari, 25 euro.
20:00etan Rockalean taldearekin musika
22:00etan Zezensuzkoa.
22:30ean Herri-afaria, Gazte mugimenduban 40. urteurrena. Festa Batzordea.
00:00etan Kontzertuak: Skabidean eta Bad Sound.

Agorrilak 7, asteazkena. Aittun-amiñan egune
11:30ean Auzatea, Hartzabal elkarteak prestaturik.
12:00etan Meza. Eliza.
12:00etan Haurrendako apar-festa (bainujantzia eta txankletak eraman).
13:00etan Etxarriko Buruhandiak eta japoniar bonbak.
13:00etan Txamukoak taldearen musika saioa.
14:30ean Aittun-Amiñaan bazkaria.
15:00etan Bazkaria Gaztetxean. EGA.
16:00etan Aitor soinujole eta musikaria.
17:00etan XXXII. Iruñerriko itzulia (jubenilen txirrindularitza-lasterketa). Aralar eta Ermitagañako txirrindularitza taldeak. Laguntzailea: Insalus.
18:00etan Haurrendako ikuskizuna: Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:00etan Kontzertuak, gaztetxean: Soka Lepoan eta Kaleko Urdangak. EGA.
00:00etatik 03:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.

Agorrilak 8, osteguna. Kintuen egune
10:30ean Dianak, Txorongo txarangarekin (kintoek etxez etxe dirua eskatzen dute).
11:30ean Auzatea, urteko kintoek prestaturik.
12:00etan Nesken pala-partidak. Gure Pilota Elkartea.
13:00etan Etxarriko Buruhandiak. Japoniar bonbak.
13:00ean Txorongo txarangarekin musika saioa.
18:30ean Kintoek antolaturiko ginkana.
20:00etan Burrunba Elektrotxaranga.
22:00etan Zezensuzkoa.

Oharrak
Larunbatean, 00:00etatik 03:00etara Druida gunea, drogei buruzko informazioa, alkoholemia frogak, sustantzien analisiak... egiteko gunea. Hegoak, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua eta Etxarri Aranazko Udala.

Larunbatean, 00:00etatik 03:00etara plazan Indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea izanen da. Indarkeria sexistari aurre egiteko bitartekoak eskura dituen gune horrek herritarrak indarkeria sexistaz kontzientziatzea du helburu. Animatu eta gerturatu! Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua eta Etxarri Aranazko Udala. 


Auzateetan alkoholik gabeko edaria ere banatuko da. 


Txorongo txarangaren emanaldiak urteko kintoek antolatuta dira. 




Herri mugimenduen egitaraua
Agorrilak 3, launbeta. Euskal preso, iheslai, errefuxiatu eta gudariyen egune
10:00etan Areto futboleko txapelketako kontsolazio finala eta finala.
13:00etan Txupinazua denak gaztetxeko zapiyakin!

Agorrilak 4, iyendie. Arañaz egune
08:00etan Gurdi dementie.
20:00etan Saiheski-jana, gaztetxien.
02:00etan Benito & Manolo dj-ak, gaztetxien.

Agorrilak 5, astelehena. Kuadrillen egune
18:00etan Gaztetxia jetsiera.
18:30ean Kuadrillen arteko dantza lehiaketa.
19:00etan Herriyai buelta.

Agorrilak 6, asteartie. Haurren egune
08:00etan Gurdi dementie.
17:30ean Txalupen jetsiera, zubi gorritik gaztetxia.

Agorrilak 7, astizkena. Gazte eta jubiletu egune
14:30ean Bazkaye, gaztetxeko estalopien.
17:00etan Bingue.
19:00etan Züttik elektrotxaranga.
23:00etan Kontzertubek, gaztetxien: Soka Lepoan eta Kaleko Urdangak.

Agorrilak 8, ostegune. Kintuen egune
08:00etan Gurdi dementie.

Agorrilak 9, ostiela. Inutillan egune
12:00etan Gosai militarra ta burrunbada.
13:00etan Entrenamendu militarra.
14:30ean Bazkaiye.
17:00etan Antzeztutako desfilie, Padilla dj-rekin.
20:00etan Kontzentrazioa.
20:30ean Pregona.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:00etan Kontzertube, plazan: Los Zopilotes Txirriaus.