Joan den larunbatean, eguzkia lagun zutela, 20 bat pertsonek toponimia-ibilbidean parte hartu zuten Etxarriko inguruetatik.
Zuhaitz handien artean pasiatzen eta kontu kontari zebiltzala, hara non aurkitu zuten bost haur hauentzako aterpea. Kattagorriak balira bezala ibili ziren enbor barruan ezkutatuta.
Pozik joan ziren etxera, txoko ederra aurkituta eta inguruan dauden bitxikeria mordoa ikasita.