Etxarri Aranazko Abesbatzaren ikasturte berriaren hasiera

Guaixe 2019ko ira. 20a, 09:22
Etxarri Aranazko Abesbatza eta Etorkizuna dantza taldeko dantzariak. UTZITAKOA

Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Etorkizuna dantza taldeak ikuskizuna eskainiko dute bihar, larunbata, 19:00etan, Zelei Berriyen

Irailaren 26an, ostegunean, Etxarri Aranazko Abesbatzak ETB1eko Ahotsak saioan parte hartuko du. Baina, aurretik, denboraldi berriari ekingo dio herrian eginen duen kontzertuarekin. Beste urte batez, Etorkizuna dantza taldearekin eginen du ikasturte hasierako kontzertu hau.

"Joan zen urtean burutu genuen kontzertuaren antzekoa izango da". Abestiak euskal folkloreari lotuak agongo dira, eta sorpresaren bat egongo dela aere aurreratu du Mikel Jauregi abesbatzako kideak. Etorkizunako dantzariekin lan egitea "oso erraza" dela aitortu du: "Oso ulermen ona eta konfiantza handia dago bi taldeen artean".

Kontzertuko abestiak batez ere folkloreari lotuak egongo dira: "Denondako hagitz ezagunak direnak". Zenbait abesti abesbatzak bakarrik abestuko ditu, eta beste asko dantzariak eta abeslariak elkarrekin.

Udazkenari begira, Gure altxorra ikuskizuna "hainbat lekutara" eramanen du Etxarri Aranazko Abesbatzak. Gure altxorra hizkuntza gutxituetako abestiekin egindako kontzertua da eta azaroaren 2an, larunbata, Altsasun eginen dute.