Mendi lasterketak

Etxarriko ferietako mendi lasterketarako izena ematea, zabalik

Guaixe 2019ko ira. 25a, 14:34

Urriaren 6an jokatuko den 44. Exarri Aranazko Mendira Joan Etorrirako urriaren 5eko 22:00ak arte eman daiteke izena, www.rockthesport.com web gunean

Udaberri elkarteak Etxarriko ferietako igandean 44. Etxarriko Mendira Joan Etorria antolatu du. Horretarako Etxarri Aranazko Udalaren eta herriko eta inguruetako hainbat entitate, komertzio eta tabernen babesa izan du. Etxarriko plazatik aterata, Hartzabalera edo Barga gainera igotzea eta jaistea da erronka (10 km, 512 m desnibel +). Lasterketa Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketarako puntuagarria da. Errekorra apurtuz gero –emakumezkoena 52:56 eta gizonezkoena 42:50– 300 euro eskuratuko ditu txapeldunak, dauden sariez gain. 

Izena ematea zabalik dago www.rockthesport.com web gunean, urriaren 5eko 22:00ak arte (10 euro).