Feriak ate joka

Guaixe 2019ko urr. 4a, 14:10
Artisauen eta ekoizleen postuak izanen dira plazaren alde batean, bestean azienda.

Gaurko, egitaraua zabaltzeko, gospel kontzertua izanen da plazan, 18:30ean. Bihar eta etzirako egitarau zabala prestatu du udalak.

Garai bateko festen datetan feriak ospatzen dituzte etxarriarrek. Larunbat eta iganderako egitarauan  kirola (pilotariak, korrikalariak eta aizkolariak), dantzaldiak, jatekoak (talo tailerra eta auzateak) eta salmahaiak izanen. Azken horiek igande goizean. Guztira 14 artisau lanean ikusteko aukera izanen da plazan. Haien aldamenean makina bat ekoizlek euren produktuak zuzenean salduko dituzte eta beharrezko azalpenak emanen dituzte euren mozkinen inguruan. 

Plazaren beste aldean, bestalde, Etxarri Aranazko aziendaren erakusketa izanen da: ardiak, arikoak, astoak, ahuntzak, txerriak, behiak eta behorrak. Plazaren iparraldeko aldea beteko dute abeltzain etxarriarrek eta, horregatik, udalak eskerrak eman dizkie erakusketa prestatzeko egindako lanagatik. Aurtengo berritasuna Etxarri Aranatzen jokatuko den III. Nafar Tortilen txapelketa izanen da. Ez da goizean jokatuko den lehiaketa bakarra, Sakanako artzainen gazten txapelketa ere jokatuko baita 16. aldiz. 

Egitaraua 
Lastailak 4, ostirala 
18:30ean The Upper Room gospel taldearen kontzertua, plazan.

Lastailak 5, larunbata 
12:00etan Etxarriko erraldoi eta buruhandien konpartsa. 
17:00etan Talo tailerra, Saralegitarrekin. 
17:00etan Pilota partidak, frontoian.
18:00etan Bordetxe abere zirkua, plazan. 
20:00etan Auzatea, Karrikestu elkartearen eskutik. 
20:00etan Salbea, elizak antolaturik. 
20:30etik 22:00etara Dantzaldia The Trikiteens taldearekin. 
22:00etan Zezensuzkoa. 
00:00etatik 03:00etara Dantzaldia The Trikiteens taldearekin. 

Lastailak 6, igandea 
10:00etatik 14:00etara Etxarriko aziendaren erakusketa. Ekoizle eta artisauen azoka. 
11:00etan XLIV. Mendira Joan-Etorria, Udaberri elkarteak antolaturik. 
11:15ean Auzatea, Larrañeta elkartearen eskutik. 
11:30ean Sakanako artzainen XVI. Gazta Txapelketa. 
12:15ean III. Nafar Tortillaren Txapelketa. Izen ematea gauerdira arte info@kukubat.eus e-postan. 
18:00etan Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa, frontoian. 
18:00etatik 21:30era Xaiborrekin musika jaialdia. 
21:00etan Zezensuzkoa. 

Etxarriko ferietako artisau azoka
Artisaua Zeramika
Otero Pilotagilea koop. Euskal pilotak
Maider Telletxea Ezpela
En cueros Larrutan Larrua
Sara Redondo Puntua
Adriana Ojer / Alain Flores Artilea
Arrate Lizarralde Saskiak, otarrak
Erabili Jantziak
Atelier Cuero Larrua
Silbia Sesma Nazabal Gantxiloa
Zapatari Zapatak
Joana Hernandez Zeramika
Artesania Eguzkilore Harria eta fosilak
Idoia Gabantxo Moda etikoa, jantziak
Maider Mendinueta Bisuteria
Erlazionatuak