Feriak akabo

Guaixe 2019ko urr. 7a, 11:30
Jendea estalopetik pasatzen.

Jende mugimendu handia izan da asteburuan Etxarri Aranatzen feriak direla-eta. Ostiraleko plazako eta gaztetxeko kontzertuekin hasi zen jende emaria, larunbat arratsaldean handitu zena pilota partidak eta beste erakarrita. Lagun taldeak bazkaltzera edo afaltzera elkartu ziren, eta gaueko hotzari buelta emateko dantza eginez edo tabernetan aterpea opatuz lortu zuten. Igandean lainotuta esnatu zen, baina eguraldiak eutsi zion eta feria goi ederra izan zen etxarriarrek eta bertara gerturatu zirenak. Artisau eta ekoizleen postuekin batera herriko aziendaren erakustaldi ederra izan zen ikusgai bazkal garaira arte. Goizeko lasterketa probari arratsaldeko aizkolari probak eman zion segida.