Etxarriko saria Albi gaztandegiarendako

Guaixe 2019ko urr. 8a, 14:43

Sakanako artzainen 16. gazta txapelketara zazpi gazta aurkeztu ziren.

Valen Ormazabalek, Juantxo Saenz, Alain Iriartek eta Miren Jauregik osatu zuten epaimahaia. Idiazabal Jatorri Izendapeneko kata batzordeko Joserra Agirianoren laguntzaz gazta baloratzeko zortzi oinarriak ezagutu eta haien arabera eman zituzten puntuak (gaztaren forma, azala, orearen kolorea, begiak, kolorea, testura, zaporea eta ondorengo zaporea). Lehen saria Arruazuko Albi gaztandegiarendako izan zen, bigarrena Arbizuko Araña-Etaiorendako eta hirugarrena, berriz, Dorraoko Felix Resanorendako.