Mendi lasterketak

Beñat Katarain azkarrena Etxarri Aranatzen

Guaixe 2019ko urr. 9a, 11:58

44. Mendira Joan-Etorria irabazi zuen lakuntzarrak eta bere hirugarren garaipena lortu zuen Etxarrin. Jose Luis Beraza laugarrena sailkatu zen, lehen beteranoa. Emakumezkoetan Igone Campos gailendu zen Haizea Ramirez de Alda altsasuarraren aurretik eta Erkuden San Martin hirugarrena eta lehen beteranoa izan zen

Sakandarrak 44. Mendira Joan-Etorrian
Gizonak
1.Beñat Katarain (Lak) 45:24
4.Jose Luis Beraza (Uhar) 47:56
5.Aritz Munarriz (Etx) 48:19
11.Eukeni Goikoetxea (Alts) 50:49
13.Joseba Caballe (Etx) 51:04
14.Joxeja Maiza (Etx) 51:14
15.Aitor Mozo (Lak) 51:44
16.Alatz Agirre (Arb) 52:25
17.Alberto Razkin (Etx) 52:26
18.Beñat Anda (Etx) 53:24
20.Mikel Satrustegi (Arru) 53:56
23.Mikel Astiz (Ihabar) 54:49
28.Asier Ansa (Alts) 56:07
31.Carlos Mañeru (Etx) 56:30
32.Andoni Goñi (Irur) 56:33
35.Fran Araña (Arb) 57:29
37.Garat Flores (Etx) 57:55
38.Joseba Galarza (Iturm) 58:04
42.Kepa Gordo (Arb) 59:12
44.Iban Verdugo (Etx) 59:27
47.Juan Mariñelarena (Etx) 1:00:42
48.Izai Mauleon (Etx) 1:00:44
49.Asier Larrion (Alts) 1:01:16
51.Iñaki Agirre (Etx) 1:01:20
53.J. Antonio Salgado (Alts) 1:02:01
56.Javier Beloki (Etx) 1:02:27
58.Iñaki Arkauz (Lak) 1:02:58
59.Jon Igoa (Etx)  1:02:59
62.Iñaki Azkona (Irur) 1:03:44
63.Jon Zabaleta (Etxarren) 1:03:44
66.Araitz Jaka (Etx) 1:04:06
67.Xabier Etxeberria (Etx) 1:04:17
68.Ruben Cantero (Alts) 1:04:26
73.Miguel Moreno (Etx) 1:05:48
74.Aitor Salinas (Etx) 1:06:04
80.Alberto Mtnez. Lagran (Etx) 1:06:33
89.Fermin Zornoza (Olaz) 1:10:47
90.Jon Garasa (Olaz) 1:10:47
91.Unai Kintana (Bak) 1:11:05
92.Iosu Jaka (Etx) 1:11:05
98.Iñigo Orella (Etx) 1:15:44
99.Patxi Atxa (Etx) 1:17:10Emakumeak
34.Igone Campos (Zumarraga) 56:36
45.Haizea Ramirez de Alda (Alts) 1:00:05
57.Erkuden San Martin (Etx) 1:02:52
75.Joana Senar (Etx) 1:06:04
78.Leire Estarriaga (Etx) 1:06:20
86.Maria Goikoetxea (Etx) 1:07:41
88.Eneritz Karasatorre (Etx) 1:10:23


Etxarriko feriekin batera, 44. Mendira Joan-Etorria jokatu zen, Udaberri elkarteak Etxarri Aranazko Udalaren eta hainbat babesleren laguntzarekin antolatutako proba. 112 korrikalarik hartu zuten irteera, parte-hartze oso polita, korrika egiteko bikaina zegoen goiz freskoan. Etxarriko plazatik Bargaraino, Hartzabaleraino, igotzea eta bueltatzea zuten jokoan, 10 km eta 572 metroko desnibela zuen proban. 

Zegaman bizi den Beñat Katarain lakuntzarrak hasieratik hartu zuen aurrea. Jon Ridruejo gertu izan zuen hasieran, baina jaitsieran tartea atera zuen Euskadiko Selekzioko korrikalariak eta bakar-bakarrik iritsi zen helmugara (45:24). “Jaitsieran ongi nioan, baina harri bat jo dut eta maiki iritsi naiz” aipatu zuen helmugan Beñatek. Aurten maratoietan eta distantzia luzeetan dabil Katarain, baina Etxarriko distantzia laburrean ongi moldatu zen eta 5 minutu atera zizkion Zizur Txikiko Jon Ridruejori (46:29) eta Lizarrako Ruben Astizek osatu zuen podiuma (47:53). Laugarrena, eta lehen beteranoa, Jose Luis Beraza uhartearra izan zen (47:56) eta bosgarrena Aritz Munarriz etxarriarra (48:19). 

Emakumezkoetan, Igone Campos izan zen garailea (56:36). Urretxuarra distantzia luzeetan ibiltzen da, baina Etxarrin ez zuen areriorik izan. “Disfrutatzera atera naiz. Lehenengoz aritu naiz Etxarrin eta lasterketa asko gustatu zait. Oso azkarra da, ibilbide ederra eta jende asko zegoen animatzen” aipatu zuen. Bigarrena Haizea Ramirez de Alda altsasuarra izan zen (1:00:05), eta hirugarrena, eta lehen beteranoa, Erkuden San Martin etxarriarra (1:02:52). 

Txapeldunek maila ona eman zuten, baina ez zuten lortu Juan Mari Garinen (42:50) eta Virginia Perezen )52:18) errekorra gainditzea. Bukaeran, auzate bikaina izan zuten zain korrikalari guztiek eta sari ematea plazan izan zen. Lehendabiziko hirurendako sariak izan ziren, lehendabiziko beteranoendako baita ere, eta lehendabiziko hiru etxarriarrendako baita ere. Horretaz gain, Borda Jatetxetik lehen pasatu zirenek, Igone Camposek eta Sergio Serranok, bi pertsonendako afari bana irabazi zuten.