Laida Aldaz artistaren IV. Zinetika jaialdia aurkeztu dute

Guaixe 2019ko urr. 11a, 12:12
Laida Aldaz eskuinetik bigarrena gaurko aurkezpenean. @BALUARTE

Zinetikak zinema eta mugimendua uztartzen ditu. Laida Aldaz artista etxarriarra da jaialdiaren zuzendaria

Zinetikaren IV. edizioa izanen da urriaren 14aren eta 20aren bitartean Donostian, Bilbon eta Iruñean. Zinema eta mugimendua uztartzen ditu jaialdiak, eta hirugarren gai bat gehitu diote: teknologia. Laida Aldaz etxarriarrak antolatu zuen duela lau urte lehenengo aldiz Iruñean, eta garrantzia eta indarra hartu duen festibala da. Izan ere, Euskal Herriko hiru hiribuetan ospatzen da dagoeneko.

Zinema proiekzioak, tailera, masterclas saioa eta performanceak izanen dira Zinetikaren egitarauaren barruan.