Franken eta Ritaren istorioak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2019ko urr. 15a, 11:15
Apaolaza eta Garmendia aktoreak Frank eta Rita dira 'Rita' antzezlanean. TXALO PRODUKZIOAK

Ostiralean, urriak 28, 22:00etan, 'Rita' antzezlana izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean

Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza aktoreak dira Rita antzezlanaren protagonistak. Frank eta Rita pertsonaiak interpretatzen dituzte. Frank unibertsitateko literatura irakaslea da eta Garmendia ile-apaintzailea den ikasle berria da, Rita. Bi mundu guztiz desberdinak. Rita antzezlana ostiralean, urriak 18, 22:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da. Emanaldia euskaraz izanen da, eta sarrerak 6 euroren truke eros daitezke Etxarri Araznazko web orrian.

Frank amore eman duen poeta bat da, baina Ritaren agerpenak bizitza aldatzen dio. Berpizten da. Ikasleak ikastea maitu du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Izan ere, ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena. Rita Txalo produkzioak konpainiaren antzezlan bat da. Begoña Bilbao Lejarzedi da zuzendaria, eta Willy Russell antzerkigilearen lan batean oinarritu dira Rita egiteko.