Frontoi bete ziza eta landare

Guaixe 2019ko urr. 19a, 12:08

Euskalerriari frontoia botanika gunea bihurtu zen joan den igandean ziza eta landare erakusketa hartu baitzuen. Hartzabal elkarteak eta Etxarri Aranazko mikologia taldeak antolatu zuten erakusketa, Etxarri Aranatzen mikologiaren sustatzaile izan ziren Bixente Garziandia "Berze"-ri eta Jose Luis Eseveniri omenaldia izan zena.