Errefuxiatuen alde plazan

Guaixe 2019ko urr. 31a, 09:38

Sakanako Herri Lasterketa Etxarri Aranatzen jokatzen zela aprobetxatzen, aurreko urteetan bezala, lasterkarien ibilbidea baliatuta “Ongi etorriak errefuxiatuak oinezko martxa” egin zen.

22 pertsona animatu ziren Etxarri Aranazko plazari buelta oinez ematera. Bestetik, migrazio prozesua hasi eta Europa helburu duten pertsonen egoeraren berri emateko sentsibilizazio gunea jarri zuten plazan Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak, Help-Na gobernuz kanpoko elkarteak eta Sakana Harrera Harana elkarteko kideek. Greziako eta Serbiako errefuxiatu eremuen errealitatea ezagutzeko aukera eman zuten. Azken bi erakunde horietako kideek euren jardunaren berri eman zuten ere. 

Goizean zehar haurrendako jolasak eta Maksin magoaren emanaldia izan ziren. Gainera, magrebtar jatorriko etxarriarrak hiru mahaitan izan ziren euren gastronomiaren berri ematen. Etxarriarrek jatekoak dastatu eta haiek prestatzeko moduaz galdetzeko aukera izan zuten.