Eneko Lazkoz Bertsoaroa 2019ko Jaialdian

Guaixe 2019ko aza. 25a, 11:06
Eneko Lazkoz bertsolari etxarriarra. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Bihar, azaroaren 26an, eginen da Bertso Jaialdia Nafarroako Antzerki Eskolan eta, besteak beste, bertsolari etxarriarra ariko da

Azaroa Bertsoaroaren garaia izan da. Hilabetean zehar hainbat bertso ekitaldi izan dira, eta aroari amaiera emateko Bertso Jaialdia eginen dute bihar, azaroaren 26an, 19:30ean, Nafarroako Antzerki Eskolan. Bertan Alaia Martin, Andoni Egaña, Iker Gorosterrazu, Maddi Ane Txoperena, Sustrai Colina eta Eneko Lazkoz etxarriarra ariko dira. Gai-jartzailea Maialen Belarra izanen da. Bertso Jaialdirako gonbidapenak ordubete lehenagotik eskura daitezke. Eneko Lazkoz Nafarroako bertsolari txapeldunordea da.