Futbola

Osasunako Moncayuela eta Merida jokalarien bisita Etxarrira

Guaixe 2019ko aza. 29a, 10:27

Asteazkenean Osasunako Moncayuela eta Fran Merida jokalariak Etxarri Aranatzera gerturatu ziren, Asier Urkia fisioterapeutarekin, Osasuna Fundazioko Tomasekin eta Lacturaleko Maider Irisarrirekin batera. Kultur Etxean bildutako zaleen galderak erantzun zituzten

Urtero klasiko bat bilakatu da Osasuna taldeko jokalari batzuk Etxarri Aranatzera egiten duten bisita. Etxarrin Osasuna Fundazioko taldea dago, eta txikienek euren idoloak gertutik ikusteko aukera paregabea izaten dute Osasunakoek urtero egiten duten bisitarekin. Asteazkenean Osasunako Moncayuela eta Fran Merida jokalariak gerturatu ziren Etxarrira, Asier Urkia Osasunako fisioterapeuta etxarriarrarekin, Osasuna Fundazioko Tomasekin eta Maider Irisarri Lacturaleko ordezkariarekin batera. Etxarriko kirol zinegotzi Arturo Carreñok egin zien harrera. 

Etxarriko Kultur Etxean harrera bikaina egin zieten guztiei. Jokalariek bildutakoen galderak erantzun zituzten, eta bukaeran haiei sinadurak eskatzera hurbildu ziren zale gazteenak. Giro bikaina egon zen eta haurrak oso pozik egon ziren. Eta bildutakoen artean Lacturaleren Zozketa Osasunzalea egin zen, Osasunako baloia eta jokalarien kamiseten zozketa eta beste.