Aizkora

Goizeder Beltza laugarrena Euskal Herriko 3. mailan

Guaixe 2019ko abe. 17a, 15:33

Hurrengo urtean maila berean jarraituko du etxarriarrak

Larunbatean Euskal Herriko 3. mailako Aizkora Txapelketako finala jokatu zen Otxandioko Mañondo pilotalekuan. Udan Ezkurran, Gatikan eta Irurtzunen jokatu ziren kanporaketetan lan onena egin zuten aizkolariak aritu ziren finalean, Goizeder Beltza Igoa etxarriarrarekin batera, Julen Aranberri, Txomin Amundarain, Ioritz Gisasola eta Eneko Saralegi. Aizkolari bakoitzak 5 enbor ebaki behar izan zituen: 54 ontzako 3 enbor eta 60 ontzako 2 enbor. Lanak egiten azkarrena Eneko Saralegi izan zen (13:57). 32 segundo atera zizkion Ioritz Gisasolari (14:29) eta minutu pasa Txomin Amundaraini (15:09). Goizeder Beltza etxarriarra laugarrena sailkatu zen (15:39) eta atzetik Luis Maria Polanco (16:20) eta Julen Aranberri (16:36). Eneko Saralegi eta Ioritz Gisasola mailaz igo dira eta Euskal Herriko 2. Mailan ariko dira 2020an.