Areto futbola

Sakanako Futbol Topaketak: kimuen 7. jardunaldia Etxarri Aranatzen

Guaixe 2019ko abe. 20a, 10:33

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen 7. jardunaldia hartuko du Etxarrik; benjaminek ilbeltzaren 19ra arte atseden hartuko dute

Asteburu honetan Sakanako Futbol Topaketen kimuen mailako 7. jardunaldia jokatuko da Etxarri Aranatzen. Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea. 

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 7. jardunaldia igandean Etxarri Aranatzen
10:00  Etxarri-Epele / Lagun Artea 08
11:00 Altsasu A / Altsasu B
12:00 Sutegi / Altsasu C
13:00  Etxarri-Hartzabal / Etxarri-Danbolintxulo
Atseden: Lagun Artea 09