Etxarriarrak "Urte berri" kantatzen

Guaixe 2020ko urt. 2a, 14:45

Urteari ongi etorria emateko etxarriarrak herrian barna kantari aritu ziren.

Urgoiena urbarrena
urte berri egun ona,
urte berri egun ona,
baita guk ere umore ona.

Etxe honetan sar daiela
pakearekin osasuna,
onarekin hondasuna,
urte berri egun ona.

Baratzean belar ona,
harrek dauka lurrin ona,
Madalena, Madalena,
badakizu goiza dala.

Etxeko andre zabala,
ama onaren alaba,
bidean argitu degu
limosnerua zerala.

Etxeko andre giltzaria,
irekizazu ataria,
atarian idergia,
harrek dauka lur berria.

Izotzetan ta elurretan,
abenduko gau luzetan,
abenduko gau luzetan,
gu gaixoak oinutsetan.

Haizea dabil mendebala,
jaiki, jaiki, guregana
umore onez etor gera
urte onak ematera.

Sentitzen degu, sentitzen,
jaikitzen zala jaikitzen
urdaiaren zarrast hotsa
hemendik degu sentitzen.

Eguzu bada, eguzu,
borondaterik badezu,
borondaterik badezu
edo despedi gaitzazu.