Udalak baso aprobetxamendua saldu nahi du

Guaixe 2020ko urt. 7a, 10:04

Pagadia.

Enkante publiko bidez eginen da salmenta.

Etxarri Aranazko Udalak abenduaren 12an egindako bilkuran erabaki zuen baso aprobetxamendua saltzea. Iraio, Zulobeltz, Ansarretako zaparra, Arizbiurrieta dermioetako pagoek osatzen dute aprobetxamendu hori, guztira 4.105 metro kubiko. Horri udalak 64.143,90 euroko prezioa jarri dio. Enkantean parte hartu nahi dutenek euren proposamenak bihartik aurrera 15 egun naturaleko epean aurkezteko aukera izanen dute.