Pilota

Aaron Arbizu eta Eneko Maiz, Billabonako txapeldunak

Guaixe 2020ko urt. 8a, 15:25

Anton Pebet memoriala irabazi zuten Espianali eta Alduntzini 22 eta 18 irabazi eta gero

Abenduaren 29an Anton Pebet Memorialeko finalak jokatu ziren Billabonako Bear Zana pilotalekuan. Aaron Arbizu etxarriarrak Billabonako Eneko Maizekin osatu zuen bikotea, Espinalen eta Alduntzinen kontra aritzeko. Tentsio handiko partida izan zen, eta Espinal eta Alduntzin aurreratu ziren, baina 16. tantoan Espinal eta Alduntzin berdintzea eta, markagailuari buelta ematea eta 18 eta 22 irabaztea lortu zuten Aaron Arbizuk eta Eneko Maizek. Aaron Arbizu etxarriarra txapelketako pilotaririk hoberena izendatu zuten.