"Zama arindu" dute

Guaixe 2020ko urt. 16a, 15:26
'V. Zama doinuz arinud' jaialdiaren parte hartzaileen familia argazkia. SAIOA 'GAUILUNAK'

Bosgarren urtez 'Zama doinuz arindu' euskal presoekiko elkartasun jaiadia egin zuten Etxarri Aratzen igandean.

Aurtengoa ere kontzertu-jaialdia arrakastatsua izan dela adierazi dute antolatzaileek. Egin ziren bi emanaldien aurretik sarrera guztiak agortu ziren aurten ere. "Doinuz, malkoz, pozez, tristuraz, elkartasunaz eta maitasunaz arindu genuen gehiegi luzatzen den sufirmendua". Azkena izan dela gustura esango zutela gaineratu dute.

'Zama doinuz aridun' jaialdiaren bosgarren edizioan Zea Mays taldeko Aiora eta Piti, Estitxu Pinatxo, Anari, Esti eta Mikel Markez, Bad Sound, Juantxo Skalari, Haimar Arejita eta Keu Agirretxea eta Rotem XIII musikariak igo ziren Etxarri Aranazko kultur etxearen oholtzara. Anita Parker taldea aurreikusieta zegoen, baina azken orduko gaixotasun baten ondorioz ezin izan zuten jo, eta Estitxu Pinatxo igo zen haren ordez kartelera.