Tximeletaren "azken hegaldia" izanen da aurten

Guaixe 2020ko urt. 27a, 11:22
Tximeleta taldeak agur esanen du aurten 20 urteko ibilbidearen ondoren. @TXIMELETAGARA

20 urteko ibilbidearen ondoren, Tximeleta taldeak jakinarazi du 2020ko kontzertuak azkenak izanen direla.

"Proiektu guztiek dute hasiera eta bukaera". Tximeleta taldeak atzo sare sozialen bidez jakinarazi zuen Azken hegaldia tour 2000-2020-ren kontratazioak zabalik daudela. Tximeletaren "azken hegaldiak" izanen dira, beraz, aurtengoak. Tximeleta taldea 2000. urtean sortu zen, eta taldeak esan duenez, "Euskal Herriko herri, hiri eta auzoetan 20 urtez ibili ondoren esan dezakegu gure helburua bete dugula". 1000 kontzertutik gora eskaini du taldeak, "beti oroituko ditugun milaka bizipen".

Azken hegaldia abestia aurkeztu du taldeak ere.