Otsaileko aurreneko hiru ostegunetan ihoteak ospatu dira Etxarri Aranatzen. Txatar itxura hartutako kintoak kalera atera eta jendea zigorrekin berotzen aritu dira Gizakunden, Andrekunden eta Garikunden. Joan den asteko hitzordua emakumezko askok baliatu zuten elkarrekin afaltzeko, familian edo lagun artean.
Ihote etxarriarrek segida izanen dute bihar eta asteartean. Bigarren urtez zalduniyote igandean beharrean larunbatean ospatuko da. Aldaketa horrekin haur inauteri eguna izatetik hiri-ihotea izatera pasa zen joan den urtean. Eta aldaketak segida izanen du aurten ere. Bihar lagun taldeak mozorrotuko dira. Astearteiyote egunari ere eragin zioten 2019ko aldaketak. Esaterako, etxarriar guztiei txatarrez janzteko deia egin zaie, kalejiran hala parte hartzeko. Bestetik, Kixkimau Pintto pertsonaia ere aurten kalez kale ibiliko da eta garretan bukatuko du. Guztiaren antolaketan Iyote batzordea, aurtengo kintoak, Etxarri Aranazko Gazte Asanblada, udala, tabernariak, ikastola, eskola eta Etxarri Kantuz aritu dira.
Egitaraua
Otsailak 22, larunbata. Zalduniyote
12:00etan Haurrendako jolasak, kintoen eskutik.
12:00etan Etxarri kantuz, herrian zehar.
12:30ean Auzatie, tabernarien eskutik.
13:00etan Trikipoteoa, EGAren eskutik.
18:30ean Mozorro txapelketa, EGAren eskutik.
20:00etan Musikatutako poteoa, EGAren eskutik.
20:00etatik 22:00etara Musika plazan.
23:00etatik 02:00etara Musika plazan.
Otsailak 25 astearteiyote
09:30etik 14:30era Kalejira txarangarekin, kintoen eskutik.
12:00etan Haurrendako animazioa eta dantzaldia: Parranda tutiplen.
13:30ean Txarangaren kontzertua, plazan.
17:30etik 21:30era Dantzaldia Orots taldearekin.
17:30ean Txokolate-jana, plazako estalopien.
18:30ean Kixkimau Pinttoren segizioa kalez kale, EGAren eskutik.
19:30ean Auzatea, kintoen eskutik.
20:00etan Kixkimau Pinttoren erreketa, plazako zeleyen, EGAren eskutik.