Udaberriko Errigora dastatzeko aukera

Guaixe 2020ko mar. 5a, 09:17
Errigora, auzolana sustatzen duen ekimena.

Nafarroako Oliba olioarekin, arrozarekin, pastarekin eta kontserbekin egindako pintxo-pote berezia izanen da Xapatero, Leku Ona eta Derry tabernetan gaur .

Errigorak udaberriro Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina sustatzen du. Auzolanari esker, Nafarroa hegoaldeko lehen sektoreko ekoizleen produktuak jatorrizko prezioan nork bere herrian eskuratzeko aukera ematen du. Udaberriko kanpainarekin Errigorak eguneroko kontsumo ohituretan eragin nahi du, urte osorako beste eskatzea sustatuz. 5 litroko oliba olioa eta 12 ontziko sortetan banatzen diren kontserba ontziak eskaini ditu Errigorak, eta martxoaren 12ra arte egin daiteke eskaerak, herrietako ohiko tokietan edo www.errigora.eus web orriaren bidez. 

Hurrengo hilabetean izanen dute herritarrek eskaerak egiteko aukera. Errigorak produktuen banaketa bi txandetan eginen du: oliba olioa apirilean eta kontserbak maiatza-garagarrilean. Gurpil guztia martxan jarri aurretik produktuak pintxo modura dastatzeko aukera izanen da gaur, 19:00etatik aurrera, Etxarri Aranazko Xapatero, Leku Ona eta Derry tabernetan.