Duela 25 urte...

Victor eta Agustin musean txapeldun

Guaixe 2020ko mar. 2a, 11:38

24 bikote neurtu ziren Etxarri Aranazko Xapatero tabernako mus txapelketan. Afaldu ondoren jokatzen ziren partidak

Finalean Victorek eta Agustinek Gorritxo eta Morori irabazi zieten eta kontsolazio finalean Iña eta Benitok Juan Bautistari eta Anderri irabazi zieten. Txapelketan aritu ziren emakumezko bakarrak,  Amaia Erdoziak eta Garbiñe Karasatorrek, saria jaso zuten ere. Jokalarien adinaren bataz bestekoa 24 urtekoa zen.