Hospium 10 eta Del Campo a la Parrilla enpresek jatetxe proiektu berria jarri dute martxan Etxarri Aranazko kanpinean. Carlos Torres sukaldariak prestatu duen kartan, abangoardiako ukituak dituen sukaldaritza tradizionala du, eta bertan ez dira faltako "berezko haragia duten platerak". Torres talde berria osatzeaz arduratu da, eta azaldu duenez, “karta egokitu egin da gune gastronomiko berritu honetara hurbiltzen diren mahaikide guztiek brasan egindako haragi-plater bikaina dastatzeko aukera izan dezaten”. Marta Garcia Aranak zuzentzen du jatetxea.